ZUREMENUAn, 2026. urtea ahalik eta era hoberenean amaitzea nahi dugu. Familiarekin gozatzeaz arduratu besterik ez zaitezen, zure mahaia gure platerekin osatzea proposatzen dizugu: erraza, erosoa, merkea eta, batez ere, gozo gozoa.
Eskaerak, gure web orriaren "gabonetako zerbitzua" ataletik egingo dira.
Zerbitzatuko ditugun platerak pasteurizatuta daude: iraungitze-data 25 egunez luzatzea lortzen dugu. Hozkailuan gorde besterik ez duzu egin behar.
Zure eskaera noiz jaso nahi duzun zehaztu behar duzu eskaera egiterakoan (hauek dira banaketa egunak: abenduak 23, 24, 30). Eskaerak egiteko epeak hauek izango dira:
• Gabongabarako eskaerak egiteko azken eguna: abenduak 18
• Gabonzaharrerako eskaerak egiteko azken eguna: abenduak 26
Zerbitzu honek 5,00 €-ko bidalketa-gastuak ditu. Horiek ez zaizkie 50 eurotik gorako eskaerei ezarriko.
Informazio gehiagorako edo edozein zalantza edo kontsulta izan ezkero, deitu lasai.
Gabonetarako Platerak (pdf)